2013/02/13

Miren Gaztetxo Eskolan



Nik Gaztetxo Eskolan monitoretzako klaseak jasoten dodaz.
Klase honeetan sikologia, eskulanak, monitore izateko teknikak eta abar ikasten doguz. Klasean 50 persona inguru gagoz eta klaseak ez dira Bilbon bakarrik emoten, La Arboledan be emoten dira. Dagoaneko 5 klase hartu dodaz (4 Bilboko eskolan eta bestea La Arboledan). Bilboko klaseak asteko bi egunetan emoten doguz, barikuetan eta zapatuetan (barikuetan 18:00-21:00 eta zapatuetan 9:30-18:30). La Arboledan, ostera,  zapatuak eta domekak emoten doguz (zapatuko 10:00etatik domekako 13:30etara).
Klase honeek guztiak euskeraz egiten doguz eta horrez gain kurtsoa amaitzen dogunean memoria bat entregau beharko dogu atal teorikoa gainditzeko. Memoria horretan kurtso osoan emondako klase guztien informazinoa (zer egin dogun, ze irakaslek emon deuskun ikastaroa, zer ikasi dogun…) agertu behar da bai eskemakaz bai klaseetan egindako fitxa guztiakaz. Memoria honez gain, irakasle bakoitzak, bere ikastaroan euki dogun jarrera eta partaidetza baloratzen dau holan, geure arduradunak nota bat ezartzen deusku eta ia kurtso hau gainditzen dogun ala ez erabagitzen dau.
Oraindino beste 3 klase geratzen jataz (2 La Arboledan eta bat Bilbon).
Neure ustez hau ekiteak merezi dau oso esperientzia polita eta ona dalako. Hemen jente barria ezagutu dot eta horrez gain monitorea izateko ikasketak egin dodaz.
Oso pozik nago neure taldeagaz eta datorren urtean be klaseakaz jarraitzeko asmoa daukat eta holan monitore tituloa atara.
Klase honeek onura asko emon deustiez arlo personalean. Honeek personak hobeto ezagutzen lagundu deuste eta jendaurrean gauzak egiteko lehen neukan lotsa hori  kendu deuste. Horrez gain, lehen aipatu dodan moduan, persona barriak ezagutzeak burua zabaltzen laguntzen deutsu (beste jokabide batzukaz egoten ikasi behar dozu, beste personalidade bat daukienakaz egon, zu  moduan pentsatzen daben eta ez daben personak ezagutzen dozuz) eta zeure modukoak ez diren beste persona horreek errespetuz tratatzen eta ulertzen lagundu deuste ikastaro honeek.
Miren Caballero

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina