2013/02/27

Mikel Begoñazpi ikastolan

Orain dela bi hilabete, hasi nintzen lehen hezkuntzan umeei klase ematen, pasaden urtean bezala oso gustura nago umeekin eta irakaslearekin, esperientzia ederra izan da aukera hau berriz ere bizitzea.
Beldur pixka batekin hasi nintzen lanean, irakaslea eta umeak ezagutzen ez nituelako, baina denbora aurrera egin ahala konfiantza hartzen joan nintzen, eta klasearen aurrean hitzegitia ez zitzidan axola.
 Maisuari, umeak asko maite dituela antzematen zaio eta hori jakiteak oso eroso sentiarazi zitzaidan. Bera ikusteak asko lagundu dit, berarengandik asko ikasi dut eta askoz ere errazagoa izan da umeei irakastea.
Umeak alaiak eta jatorrak dira, klasean ez dira txarto portatzen eta giro ona ematen diote klaseari.
 Esperientzia hau aurten bukatuko dela izugarri goibeltzen dit, umeak asko botako ditut faltan eta nigandik asko ikasi duten esperantzarekin joango naiz.
Mikel Zabala

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina