2013/02/04

Maitane Gurenan


Pasatu diren gabon hauetan, Gurena erresidentzian egon naiz denbora igarotzen eta hangokoei nire laguntza ematen.
Orokorrean, gabon hauek oso bereziak izan direla uste dut, Gurenakoek horrela izan daiten lagundu didatelako. Egon naizen egunetan, ekintza desberdin egon dira eta guztiak ondo egon direla esan behar dut, baina gustoko izan dudana errege magoen eguna izan da. Egun hartan, zer den poza eta zoriotasuna ikusi nuen gizon-emakumeen aurpegietan.

Hasieran, ez nuen sinesten mozorrotu behar nintzela, baina gero ez zitzaidan hain txarto iruditu eta azkenean, oso ondo pasatu nuen. Agerian dagoenez, pajez mozorrotzea tokatu zitzaidan. Mozorroa handia geratu arren, barregarria zen eta hangoei asko gustatu zitzaien.
Orduan, solairuz solairu joan ginen gizon-emakumei opariak ematen eta argazkiak ateratzen. Izugarrizko gabon-giroa zegoen eta umetxo bezala gozatu genuen guztiok. Hortaz, esperientzia on bat izan delakoan nago.
Maitane González

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina