2013/02/05

Irune Villamayor Gurenan


Irune Villamayor naiz, btx 1Akoa eta Txurdinagako Gurenan egon naiz gabonetan. Gabonetan apuntatzea edo beste jai egun batzuetan apuntatzea aukeratu nuen, izan ere eskola egunetan etxerako lan asko daukagunez eta gainera urrun bizi naizenez, ez nuelako denborarik izango. Orduan, ordu batzuk kentzeko, hoberena jai egunetan joatea  izango zela uste nuen, eta batez ere gabonetan Bilbon egongo nintzelako. Aritzek ordutegia bidali zigun eta niri bi egunetan tokatu zitzaidan, Abenduak 26 eta 31a. Egia esaten badut, 26a oso egun ona iruditu zitzaidan, gainera jende oso jatorrarekin aukeratu ninduten, baina 31a Gurenara joan behar nintzela ikusi nuenean, ezinezkoa zela pentsatu nuen, egun horretan nola lan egingo zuen pertsona bat galdetu nintzen nire buruari, eta  harez gutxiago  erlijioko lan bat egiteko… baina gero, gehiago pentsatuz, hori pentsatzeagatik eroa nirudiela konturatu nintzen. Pila bat jende lan egiten du Abenduak 31a eta ez du protestatzen, eta gainera nire lana ez zen beste pertsona askoren lana modukoa, askoz politagoa zen, aitita-amamekin egongo nintzen hain egun garrantzitsu batean, agian bere familiek ezin izango zutela etzera eraman, ba gu eurei eguna pixka bat alaitzen saiatu ginen, eta azkenean, etxera heldutakoan eta egindakoan pentsatzen astean, oso harro sentitu nintzen nitaz.

Gurenara joan nintzen lehenengo egunean ez nekien zer egingo nuen, eta egia esanda urduri nengoen leku berri bat zelako, ez nekielako zer egingo genuen, hiru ordu zirelako… baina hara heldutakoan eta jendearekin egotean, askoz lasaiago sartzen zara. Ba, Marta izeneko Gurenako animatzaileak, erresidentzia erakutsi zigun, eta eurekin egingo genituen gauzak pixka bat kontatu zizkigun, lehenengo egunean, koro bat zegoen, Loiuko Gurenako aitita-amamek abestuko zuten, eta orduan bigarren eta hirugarren solairuetan zeuden pertsona guztiak igo behar genituen igogailuz, gehienek, gurpildun aurkietan zaudelako. Igogailuan igotzen zenituen gehienak, mila esker esaten zizuten, beste batzuk ez agian besteak baino pixka bat txarrago zeudelako, baina norbaitek eskerrik asko esaten zizutenean, konturatzen zinen zerbait ona egiten zaudela, eta hori oso sentsazio polita da. Koroa ikusi genuen, norbaitek zerbait behar bazuten laguntzen genion, eta koroa bukatutakoan, berriro igogailuekin lagundu genion. Eta hori izan zer lehenengo eguna.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina