![]() |
Errege maguak Gurenan |
Gurenan dagozan gizon-emakumeen eguneroko ekintzen funtzionamendua ikasi dot eta eurekaz hainbat joan-etorri egin dodaz. Joan-etorri horreetatik sinestezina badirudi be, hainbat gauza ikasten dira euren bizitzako esperientziatik, eurak oso errezeptibo baitagoz beti zeugaz eta ez jake ardura euren bizitza be kontatzea.
Errege egunean, mozorrotu egin ginan eta opariak emoten joan ziran errege magoak; euren esker oneko aurpegiak ikusi besterik ez zan behar oso zoriontsu sentitzen zirala momentu horretan ikusteko. Hori gitxi balitz, burmuinerako oso onak diran prestatutako ariketak egin doguz eta pixkanaka-pixkanaka eurak ezagutzen be joan gara. Oso esperientzia polita iruditu jat eta batez be oso aberasgarria.
Ainara Arinas
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina