2013/02/20

Arkaitz Gurenan


Arkaitz Rabanal naiz eta otsailaren zortzian hasi nintzen zerbitzuekin. Nik Gurenara joaten naiz bariku guztietan lauetatik zazpietararte. Denbora honetan ekintza desberdin batzuk egin ditut.
Lehenengo egunean eskulanak egiten hasi nintzen kartoizko gitarrak eginez, inauterietarako. Hau egin ostean, neure lehenengo kontaktua eduki nuen adinakoekin. 2. Solairuan askaria lau eta erdietan hasten da eta nik izan nintzen esnea eta kafea banatu eta jaso nuena. Lehen esan dudan bezala, hau izan zen nire lehenengo kontaktua, eta zaharregaz harreman berriak sortzeko balio zidan. Ondoren,  bost eta erdirarte espero nuen eskulan gehiago egiten bingoa gasi zenerarte. Hirugarren solairuan egon ginen bingora jolasten, solairu honetan buruko arazoak dituenak daude, baina ez zegoen hainbat alde solairu batetik bestera. Bingora hiru partida jolastu genuen eta ordu erdi geratzen zitzaidanez gitarrekin amaitu nuen.

Bigarren egunean bi opari bildu genituen, bi pertsonen urtebetetzea zen-eta. Bingoaren  sariak ere hasi ginen egiten. 2. Solairuko askarian ere lagundu nuen baina egun honetan desberdina izan zen hango erizainek bakarrik jasotzen hutsi zigutelako. Bost eta erdietan berriz bingora joan ginen eta han zeuden haurreko eguneko pertsona berdinak. Bingoa amaitu orduko nire ordua amaitu zela konturatu nintzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina