Errege magoak badatoz!
Gabonetako oporrak amaitu eta
berriro ikastolara itzuli baino lehen, ikasle batzuk Txurdinagan aurkitu
dezakegun Gurena zahar etxean aritu ginen, lan orduak kentzeko asmoz. Gurena
zahar-etxean sartu baino lehen, Aritz aurkitzen zenuen atean, ikasleei
itxaroten. Guztiak heldu zirela ikustean, gu barruan utzi eta Martaren eskuetan
gelditzen ginen. Marta bertan lan egiten duen gizarte langilea da, ikasleekin
uneoro dagoena. Marta egin beharrekoa zehazten zuen, adinekoekin joan baino
lehen. Barneratzeko jokoak ohikoak ziren adinekoekin aritzean. 3 ordu ziren
arren, nahiko azkar pasatzen zen dibertituz gero.
Horrez gain, Gabonetan
egun bereziak ere izan genituen; adibidez, errege magoen bezpera. Heldu bezain
laster, Marta mozorrotzeko eskatu zigun, errege mago bat eta hiru morroi behar
baitzituen. Guztiok mozorrotuta egonda, bi solairuetan zenbait opari banandu
behar ziren adinekoentzako, fular eta gerriko batzuk. Adinekoen aurpegiak
ikusita antzematekoa zen eginiko lana benetan ongi egina zegoela, nahiz eta
bidetik hainbat arazo izan genituen. Berriro errepikatuko nukeen esperientzia
bat da.
Alberto Almazan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina